XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EBALUAZIOA

Nire ezagupenak konprobatuz

1. Gizakiak esperientzia estetikoaz eduki ditzakeen hiru jarrerak aipatu.

2. Esperientzia estetikoari buruz, zein da filosofoaren jarrera?

3. Ondasuna / edertasuna ideia zer da?

4. Platonek artea kopiaren kopia dela dioenean, zer adierazi nahi du?

5. Dionisos-en eta arteko irrazionaltasunaren artean zer harreman dago?

6. Platonengan eta Aristotelesengan edertasun-kontzeptuak dituen diferentziak adierazi.

7. Esperientzia artistikoa interesatua dela noiz esaten dugu?

8. Zertan datza gustua?

9. Atsegina, ona eta ederraren artean Kanten arabera dauden antzak eta diferentziak idatzi.

10. Koadro hau atsegin zait eta koadro hau ederra da judizioen artean zer diferentzia daude?

TERMINOAK LAN DITZAGUN

Gai honetan azaldu zaizkigun ondoko kontzeptu garrantzitsu hauen esanahia hiztegietan aurkitu eta komentatu:

Bitartekorik gabeko imitazioa.
Bitartezko imitazioa.
Dionisiakoa.
Edertasun askea.
Edertasun eranskorra.
Edertasuna.
Eskuzabaltasuna.
Esperientzia estetikoa.
Estetika.
Gustua.
Imitazioa.
Inspirazioa.
Interesa.
Kopiaren kopia.
Maitasun platonikoa.
Sentiberatasuna.
Sormena.
Subjektibizazioa.

ARIKETAK

Taldean egiteko:

1. Objektu, sentsazio eta egintza atsegin, eder eta onen zerrenda egin. Zerrenda honetan aldi berean talde desberdinetakoak izan daitezkeen elementu komunak ba al daude?

2. Hiru pertsonen arteko elkarrizketa asmatu, edertasun-kontzeptuaz batek Platonen iritzia, besteak Aristotelesena eta hirugarrenak Kantena defendatzen duelarik.

Ondoko esaldi hauei iruzkinak egin:

1. Gustua ederra dena juzgatzeko ahalmena da.

2. Eta jainkotiarra ederra, jakintsua, ona eta antzeko guztia da.

Bakarka nahiz binaka, bakoitzak pertsonaia bat ordezkatuz, egiteko:

1. Irudimenezko elkarrizketa batean mahaian Platon, Aristoteles eta Kant eseri dira. Atsegina, ona eta ederra denaz dauden diferentziez eztabaidan ari dira. Adibideak etengabe erabiliz, bakoitzaren jarrera ahalik eta ongien adierazten saia zaitez.

BIBLIOGRAFIA